XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontuz, kontuz!

Idazterakoan...

Lausengaria izeneko testuan oinarrituta, astiro irakurri eta koadernoan bi hitz mota hauen zerrenda ezberdinak osatu: bata xez idazten diren hitzez eta bestea sz idatzitakoez.

Oharra:

- tx edo ts duten hitzak baztertu.

- Zerrenda horietatik bost hitz aukeratu eta esaldi bana egin.

Jakintsuaren txokoa

- Istorioak edo gertaerak kontatzerakoan, noiz gertatzen diren adierazten dugu, bestela ez baitago ulertzeko modurik.

Denbora adieraztea oso garrantzitsua da

Osa ezazu ondoko hitz zerrendan denbora:

Arratsaldean, ilunabarrean, biharamunean, goizean, egunsentian, gauez, duela urte batzuk...

- Ez nuen zuregandik horrelakorik espero! esan zuen andereñoak.

- Nondik eta norengandik ez dira gauza bera, baina antza handia dute.

- Nondik: Lekua adierazten dutenekin erabiltzen da.

- Norengandik: Bizidunekin erabiltzen da.

Adb: Amarengandik, behiarengandik...

Xelebrekerietan

Norgehiagoka...

Izugarrizko euri zaparrada ari zuen arratsalde hartan.

Iluntzean errementaria eta baserritarra elkartu ziren.

Errementariak baserritarrari:

- Behiekin etortzen ikusi zaitut.

Zaparradak mendian harrapatu zaitu, ala?

- Bai, baina ez nau batere busti.

Perretxiko handi bat aurkitu dut, eta bere azpian egon gara, behorra, behiak eta neu.

Hura zen perretxikoa hura!

Errementariak, baserritarra adarra jotzen ari zitzaiola ikusi zuenean, honela hitz egin zion:

- Ni ez naiz ba oso langintza ederrean aritu, motel!

- Zertan aritu zara, ba?

- Zartagin bat egiten.

Baina ez nolanahiko zartagina gero!

Izugarria motel, izugarria!

- Eta zertarako behar duzu zuk, horren zartagin handia?

- Zertarako?

Ba, zuk gaur mendian aurkitu duzun perretxikoa frijitzeko.